miércoles, 22 de marzo de 2017

ZOZKETAK


Gaur ere, udaberriarekin batera, hasi da "Irakurri, gozatu eta opari" egitasmoa. Pasa den egunean kontatu genuen zein diren pausuak, baina ez genuen esan oso gauza inportante bat: parte hartzaileen artean egingo ditugu bi zozketa, bata apirilean eta bestea maiatzean. 30 euroko txeke bat liburudendan erosteko euskarazko liburuak! Zatoz parte hartzera!

LLEGA LA PRIMAVERA / UDABERRIA BADATOR!



Hoy ha empezado la primavera y estos son los libros relacionados con ella que han florecido en nuestras estanterías

martes, 14 de marzo de 2017

Euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera

Aurten ere IRAKURRI; GOZATU ETA OPARITU egitasmoa martxan dago. Datorren martxoaren 20an hasiko da maitzaren 31 arte. Gogoratzen dizkizuegu ekimenean parte hartzeko eman behar diren hiru pausuak :
1. Irakurri
Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Larraintzarko liburutegi publikora etorri eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea besterik ez da egin behar. Kanpainak dirauen bitartean, euskarazko liburua hartzen duen bakoitzak orri-markatzaile bat jasoko du opari, ekimenean parte hartu zein ez.
2. Gozatu
Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun eta abar. Fitxa hori beteta, liburuzainak deskontu txartela emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
3. Oparitu
Azken pausua liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, %35eko deskontua izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erosterakoan, edo %50ekoa euskara elkarteko kidea izanez gero.
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.

lunes, 13 de marzo de 2017

IRAKURLE TALDEA / CLUB DE LECTURA

Resultado de imagen de gente leyendo
(Abajo en castellano)
Irakurle taldea berrezkuratu nahi dugula. Batzuek parte hartu duzue taldean aurreko urteetan eta jadanik dakizue nola funtzionatzen den irakurle kluba, baina bestei azalduko dizuet laburki: hilean behin elkartzen gara liburu bati buruz mintzatzeko. Ez da beharrezkoa liburua erostea, Nafar liburutegien sareak mailegua egiten digula. Irakurri eta gero, liburutegian egiten dugu topaketa eta bakoitzak kontatzen du zer iruditu zaion liburua, zergatik gustatu zaion, zergatik ez… Hori guztia giro lasaian, errespetuz, bakoitza bere modura (parte ahal du ala ez, nahiago badu besteak entzun, ongi ere!). Ez da beharrezkoa, beraz, filologoa edo literaturan aditua izatea! Irakurtzea gustatzen bazaizu nahikoa da! Bilera arratsaldez egingo genuke, 18:30 edo 19:00 aldera, hilean behin, eta iraunpena ordu edo ordu eta erdi izango litzateke
Interesatzen bazaizu edo zalantzaren bat baduzu bidali email bat eta hasiko dugu prestatzen taldea eta irakurketak.
Anima zaitez!
***
Queremos recuperar el club de lectura. Para quienes no sepáis como funciona un club de lectura, os lo explico rápidamente (y si tenéis alguna duda podéis contactar a través de este correo y os lo cuento con más detalle): nos reunimos una vez al mes para comentar un libro, que previamente hemos leído. No es necesario comprarlo porque la red de bibliotecas de Navarra nos los presta. En ese encuentro, hablamos entre todos de qué nos ha gustado de ese libro, que no, por qué… Todo ello en un ambiente tranquilo, en el que cada cual se sienta cómodo o cómoda (puede participar, escuchar a los demás, si quiere…) No hace falta ser experto, pues, en literatura, tan solo que te guste leer. Las reuniones serían un día entresemana, por la tarde, una vez al mes, hacia las seis y media o siete y durarían una hora u hora y media
Si te interesa, envíanos un email para ir preparando el grupo y las lecturas.
¡Anímate!

lunes, 6 de marzo de 2017

Martxoaren 8an ixten dugu / El 8 de marzo cerramos

Asteazken honetan, martxoak 8, jaieguna da Larraintzarren eta liburutegia itxita egongo da / Este miércoles 8 de marzo es festivo en Larraintzar y la biblioteca permanecerá cerrada

jueves, 2 de marzo de 2017

Retazos de vida entre las hojas / Istorio txiki handiak orri artean.

Oso gauza bitxiak agertzen dira liburuen orri artean, istorio txiki handiak / Entre las hojas de los libros aparecen cosas ciertamente curiosas, pequeñas historias, retazos de vidas...No sé ve bien, pero es un certificado de inutilidad para la mili, de 1984, hallado entre las páginas de "La Habana para un infante difunto", de Guillermo Cabrera Infante