martes, 5 de mayo de 2020
PETTIREN AZKEN KANTA, HARKAITZ CANOREN HITZAREKIN
Petti, Berako musikari handiak, Zaldi emozionala (bere azken diskoarena, Manipulazio estrategia) abestiaren bideoa aurkeztu du. Hitza, Harkaitz Canorena da:
ZALDI EMOZIONALAK
Hipodromo isila kalea bera bada,
zaldunik gabeko brida hau, norena da?
Zeri egin aurre, nori eman bizkarra?
Atzera ez begiratu, gaindi ezazu langa!
Zaldunik ezean, akaso karabana?
Daramagun gurdian, nor deabru doa?
Zangopea daukat ferraz ongi joa
hiltzeekin josita daude gure asmoak.
Zigorrari zigorkada:
zaldi emozionalak gara.
Eguna amaitzean, gauero trantzean:
lotuko zaituzte –paradisu ustean–,
tortura goxoenen baratzean.
Zaldia izan arren, zabiltz asto lanean...
Zigorrari zigorkada:
zaldi emozionalak gara.
saria zain duzu orain, haien esku artean,
eskukada batez zeu elikatu ustean:
azukre urtua aurki, zeure sugarrean,
sugar eta aho biak, urtuz aldi berean.
Zigorrari zigorkada:
zaldi emozionalak gara
Harkaitz Cano
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario