jueves, 5 de noviembre de 2020

NOBEDADEAK / NOVEDADES

 

EUSKARA



Idazle batzuk gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste idazle batzuk gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak, metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak…

“Bilduma ez-akademiko bat, koherentziarik galdu gabe egiten saiatu naizena. Irakurle berri batzuk idazle handi baten mundu alegiazkoetara erakarriko ditu, beharbada, eta ezagutzen dutenei akaso irakurri ez dituzten narrazio batzuk ekarri eta beste batzuk gogoratuko dizkie. Deskatalogaturiko radiobiografia batzuk biltzen ditu, euskaraz eman gabeko ipuin bat, prentsan eta lan kolektiboetan barreiatutako narrazio batzuk eta Canoren ipuin liburuetako ale bikainenetako zenbait”, dio Canoren idatzien hautaketa egin duen Irati Jiménez-ek.

Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia da antologia hau.



Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako. Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.



Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.





2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia  ezezagun  batek,  bahitu  du  Leyre  Olcoz,  nafar politikari  eskuindarra  eta  eragin  handiko  familia baten azken belaunaldiko kidea. Ekintzaileek baimena eman diote Olcozi esku-titzak idazteko, hala Mireia Barros emazteari nola hainbat politikariri. Beraietako batzuk nafar alderdi erregionalistaren  lagunak  dira.  Bestetzuk  gober-nu  zentralaren  goi  karguak,  beren  esku  dutenak EHASekin elkarrizketari ekitea edo irmotasunaren ildoari eustea.2029an Koldo Lakarek jaso du bahiketaren in-guruko  agiritegi  bat:  telefono  kontrolatu  bidezko elkarrizketen  transkripzioak,  egunkari  ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak, bahituak gatibualdian  idatzi  gutunen  kopiak.  Dokumentu horiek  irakurri  ahala  gertakarien  berreraiketari ekin dio. Bahiketak eraginiko interes kontrajarrien lehian talde eta gizaki orok dauka bere arrazoia, dela esta-tuarena, dela alderdiarena, dela afektuena. Hasie-ratik  botereek,  hedabideek,  sareek  heroi  bilakatu dute bahituaren irudia. Gutunak dira Leyre Olcozek bere  bizitzaren  alde  borrokatzeko  daukan  arma bakarra, gizartea heroi horren izenean heriotzaren alde lerratuz baitoa.



Buenos Airesko La Hoz egunkarian luzetsita daude, Matxinen artikulua iristen ez delako. Ez artikulua, ez Matxin bera. Haren inguruko berririk ez dagoela jabetzean, alarmak piztu zaizkio Eduri, lagun mina baitu; Euskal Herritik ihesi alde egin zuenean, Matxinek lagundu zion Argentinara. Bizi-bizi ari da Eduren burua, arriskuak ez baitira gutxi: ultra-eskuinak bahituko al zuen laguna, edo zerbitzu sekretuek? Nongotarrek, baina? Edo Euskal Herrira itzultzea erabaki ote du, berari ezer esan gabe? Sortuz gero inoiz desagertu ez diren beldurrak, mamuak, kontzientzia txarra, eldarnioak... Guztiak hasi dira dantzan Eduren baitan, bizitokiaren eta sorterriaren, iraganaren eta orainaren, errealitatearen eta fantasiaren arteko espiral zoro batean. Bahituta nor edo zer egon den ez jakiteraino.



Duela bi urte eman zuen lehen nobelaZauri eBolodia, Txalapartarekin; Susarekin argitaratuko du orain bigarrena, VHS. Aurrekoan bezala, honetan ere sailkatzen zaila den lan bat osatu du. Antzerkitik, saiakeratik, nobelatik du. Artista baten formazio urteak, grinak, hausnarketak eta lagunak ezagutuko ditu irakurleak, ikerketa emozional bat medio




Ibai bat, Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko bazter galdu batean, zehazten ez den garai ia mitiko batean. Horra eleberri labur bezain hipnotiko honen kokalekua. Eta ibaiaren ertzetan bizi den jendea: eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak, ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak, eta mundua bere magia guztian deskubritzen duen haurraren begiak, bizitzari nahiz heriotzari begira. Estreinaldi ausarta egin du Oihane Amantegik literaturaren munduan: estilo pertsonal bat onduz, idazkera dotorean, kontakizun original bezain indartsua lortzeko. Urrunean entzuten den hegoalde sakoneko harmonika-doinu bat bezain liluragarri eta malenkoniatsua.


Lezetak hozkailu industrialak konpontzen egiten du lan, nahiko nekatuta dago eguneroko martxarekin, eta lankide antojagarri baten adarjotzeak aguantatu behar ditu gainera, emakume gazteago batekin duen harremanagatik. Euskal Herritik Berlinera egin zuen ihes Martinek 80ko hamarkadan, desagertzeko bulkada bati jarraituz, eta, denek ahaztu dutela uste duenean, euskaraz idatzitako gutun bat jasoko du. Belarriko minez farmazia irekitzeko zain dago artista bat, eta bere antz handia duen gizon dotoreago batekin egingo du topo, Isabelekin izan zuen harremana zelan hondatu zen gogoratzen duen bitartean. Bikote batek Errioxan erositako etxera hurbilduko da jabe ohien semea, zuhaitz bat ez botatzeko eskatzera. Italian koadro berezi batzuk agertu ostean, aspaldi ahaztutako pintore baten gaineko ikerketan murgilduko da Ander. Bost ipuinez osatuta dago Julen Belamunoren Hotz industriala. Izoztutako txori baten begirada, paseo bat ontzi turistikoan laku hutsean, igelak koadro desitxuratuetan. Egunerokotasunaren zama astunegia bihurtzen denean, lanegunaren amaieran hartutako tragoa ere izan daiteke itxaropena.


Bidaia labur baterako eskuko ekipajea egitean nola, antologia bat prestatzean, etxean utzi behar dira, ezinbestean, bestela sartu nahiko genituzkeen arropak eta trasteak. Baina bada atzera begira jarri eta ezinbestekoa edo kuttunena hautatzeko unea ere. 1963an hasi eta 2018an amaitzen den bidaia bat proposatu nahi du liburu honek. Euskal ipuin modernoetan barnako ibilbide bat, 25 idazle eta beste horrenbeste narrazio bidelagun hartuta. Badira mikroipuinak eta narrazio luzeagoak, ipuin fantastikoak eta kontakizun gordinak, zientzia fikziozkoak eta errealistak. Aurkituko ditu irakurleak antologia honetan ibilbide luzeko idazleen narrazio ezagunak bai eta hain ezagun ez diren batzuk ere. Askotarikoak dira, izan ere, eskuko ekipaje honetan sartu diren ipuinak. Baina guztiek dute zer esanik euskal ipuingintza garaikidearen ibilbidean, eta denek dute ipuin gogoangarriek izan ohi dituzten ezaugarriak: irakurlea ustekabean harrapatzeko eta hunkitzeko gaitasuna.

Liburu honetan, Ibon Egañak hautaturiko ipuinez gain, berak eginiko hitzaurre interesgarria dago. Bertan, hasieran egileak antologia hau egitean kontuan izan dituen irizpideak azaltzen ditu. Gero, euskal ipuingintza modernoaz hitz egingo digu, horrela irakurleak izango du haren ikuspegi laburra baina sakona, eta, bukaeran, idazleak ipuin bakoitzaren zertzelada batzuk emango ditu.

Antologileak euskal ipuingintza modernoaren lagin adierazgarri bat hautatzea izan du asmoa, eta, antologia guztietan hautatzailearen gustuak, ikuspegi estetiko edo ideologikoak eragina baldin badu ere, ahalegina egin du, ustez behintzat, orriotan euskal ipuingintzaren panorama zabala eskaintzeko. "Azken hamarkadetan argitaratutako euskal narratiba laburraren adierazgarri diren eta arrazoi batengatik edo besteagatik esanguratsuak izan diren ipuin eta ipuingileak biltzeko xedeak eraman nau 25 ipuin hauek hautatzera. Hautaketa egitean, oreka bilatzea izan dut kezka nagusietakoa, hala ipuin-moldeei dagokienez, estetikei dagokienez, argitalpen-urteei dagokienez nola idazleen jatorri geografikoari, belaunaldiari eta generoari dagokienez ere, ahal izan den neurrian".

Liburu lau ataletan antolatu du antologileak, eta jarraian irakur dezakezu atal bakoitzean azaltzen diren ipuinak, idazleak eta argitalpen urteak



Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea. Norbanakoen eta kolektiboen izenen bitartez, historiari identifikazio bat jartzen zaio, eta horrek irakurleari lagunduko dio harekiko posizio bat hartzen; ilustrazioak, berriz, tresna historiko aparta dira emakumeon presentzia gorpuztuaren kontzientzia hartzeko eta garai jakin batekin lotzeko. Horrela, ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere. Dibulgaziozko lan ilustratu hau historia birpentsatzeko oinarri ezinbestekoa da, ahalik eta kontaketa osoenaren bidean.




OLERKIA


I.

Zuhaitzaren adarrakmuga gurutzatzen dunongoak dira aranak?

II.

Plataformaren gaineanezezaguna den guztiazabal-zabalik dago gure aurrean.

III.

Marra bat zeharkatueta bapateanaske zarahaurren jolasetan bezala

jokoa irabazi duzu.




Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan. Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago. Liburu honek hamazazpi urtez idatzitako poemak biltzen ditu, 2002tik 2019ra. Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte luze. Intsumisioa, Japonia, Euskal Herria, New York, natura, Artea, haikuak, prosa, ondarruera. Daudenak eta ez daudenak. Hainbat mundu eta kontamolde bildu ditu Kirmen Uribek liburu honetan.



Urtetan editore lanetan aritu ondoren bere lehen poesia liburua idatzi du Mikel Sotok. Poemario ausart, zintzo eta emankorra, bere bizialdiko hainbat mugarri jorratzen dituena: kontzientzia politikoa piztea, gazte mugimenduan engaiatzea, poliziaren kontrako borroka, gezurretan oinarrituriko atxiloketa, tortura eta epaiketa… Aitortza pertsonala bezain jenerazionala, politikoa bezain literarioa.


HAUR ETA GAZTE LITERATURA


EUSKADI SARIA 2020! Ume listoentzat edo heldu tontoentzako poema liburua da hau. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberriak jolasean eginikoa, poemaz eta ilustrazioez osatua. Jostaria eta umoretsua ez ezik, iradokitzailea eta sortzailea. Ondo pasatu eta hitzen eta ilustrazioen indar iradokitzaileaz gozatzeko.






Liburu bat, lorategi bat poltsikoan edukitzea dela diote. Baina nork pentsatuko luke bizitzak ere salbatuko lituzkela? Jarraitu gure protagonista abenturazalea biziraute kontakizun honetan, zientzia fikziozko klasiko bat berrikusten dugun bitartean. Irakurri al duzu bizirauteko beharrezkoa dena? (Komiki, 8-14 urte)




Historianautak denboran atzera joan dira Erromatar Inperiora, eta zure laguntza behar dute iraganeko sekretuen berri jakiteko. Erromatarren termetara joango dira, legionario baten armadura probatuko dute, jainko-jainkosen tenpluan sakrifizio bat egingo dute, guda-gurdi azkar batean ibiliko dira eta gladiadore bortitzak ezagutuko dituzte. Bat egin Historianautekin! Istorio bat, benetako gertakariak eta jarduerak, modu zirraragarrian nahasirik. Historiari bizia emateko modu ezin hobea!



Historianautak denboran atzera joan dira antzinako Egiptora, eta zure laguntza behar dute iraganeko sekretuen berri jakiteko. Hilobi liluragarriak esploratuko dituzte, baita hieroglifoak deszifratu, faraoiak nola momifikatzen zituzten ikusi, eta beste munduan jainko-jainkosek hildakoen gainean nola gobernatzen zuten ikasi ere. Bat egin Historianautekin! Istorio bat, benetako gertakariak eta jarduerak, modu zirraragarrian nahasirik. Historiari bizia emateko modu ezin hobea!




Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula Cooperren jabe izatea, eta hori ondotxo daki Jinnyk. Akuri berritsua da Cooper, astunetan astunena. Gaileta-zale amorratua ere bada, eta bazterrak nahasten ibiltzen da etengabe, batez ere sorginak tartean direnean! Sorgina izango ote da Jinnyren etxeko lorategian gauza bitxiak lurperatzen dabilen emakumea? Jinnyk, bestalde, begitan hartu du auzoko neska berri perfektua, Katie. Zergatik, ordea? Zer uste duzu zuk, Cooper? … Cooper!





Animaliak aztertzen dituen zientzialaria izango naiz laster, ikusiko duzue. Egunkari guzti-guztiek hitz egingo dute Olgari buruz, ume zientzialari harrigarriari buruz. Bereziki jendeak aurkitu dudan izaki arraroaren berri izaten duenean.




16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den


DVD



Grufaloak letagin izugarriak ditu, atzapar zorrotzak eta sendoak, eta garatxo pozoitsu bat sudurraren puntan. Horregatik, basoko animalia guztiek ihes egiten dute ikusten dutenean!


Lehen Gerra Karlistaren ondoren, Arabako herrixka batean, herritarrek Patxi errementariari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta deabruekin egindako tratuei buruzkoak. Uxue izeneko neska txiki bat errementariaren etxean .


CASTELLANO



Renato es un trabajador que se cría en la posguerra y comienza su vida laboral a los catorce años. Un obrero que funde electrodos en miles de chispas a pocos pasos de gigantescos tanques de petróleo. Un hombre que respira zinc, plomo y buena parte de la tabla de elementos de Mendeléyev, hasta que una fibra de amianto llega a su pecho.

El autor del libro es el hijo de Renato. Vive su infancia jugando al fútbol callejero dentro de la abandonada planta siderúrgica de Ilva, en la ciudad de Follonica, para luego pasar de las certezas del trabajo manual de su padre a la precariedad de los trabajos cognitivos.

Alberto Prunetti revive la historia laboral de Renato, el orgullo de quien se sabe dominador de un oficio, la lucha por el reconocimiento del amianto como causa de su enfermedad. Y lo hace desde dentro, sin «paternalismo, condescendencia, obrerismo sentimentalizado o superioridad moral», afirma Isaac Rosa en el prólogo. Una historia terrible y paradójicamente vitalista, ensamblada a partir de fotografías, recuerdos y canciones, a imagen de las máquinas con las que cada día pelea Renato.




 Las mujeres de estos relatos llevan vidas de privilegio y de pobreza, viven matrimonios tiernos pero también atormentados por crímenes o chantajes emocionales del pasado.

Dos hermanas, ya adultas, han sido uña y carne desde que las secuestraron siendo unas niñas, y deben negociar el matrimonio de la hermana más joven. Una mujer casada con un hombre que tiene un gemelo finge no darse cuenta cuando marido y hermano se intercambian los roles. Una estríper que consigue sacarse el título de bachillerato repele las insinuaciones de un cliente ultraceloso. Una ingeniera negra se traslada por trabajo a la península superior de Michigan y se enfrenta a la curiosidad maliciosa de sus colegas y a la dificultad de dejar atrás su pasado.

Bien sea en un club de lucha de chicas, bien en un opulento complejo urbanístico de Florida, con vecinos que se amoldan, compiten y espían entre sí, Gay ofrece al lector una visión sardónica, hermosa e inquietante de la América moderna.




La nueva novela del autor de "Los Caín" «Ningún lector de Los Caín, uno de los debuts más prometedores de la narrativa española de las últimas décadas, habrá dejado de esperar con ansiedad la segunda novela de Enrique Llamas. Estamos de enhorabuena». Almudena Grandes Madrid, 9 febrero de 1980. Los más modernos de la capital se acicalan para asistir a un concierto en la Escuela de Caminos de la Universidad Politécnica, que con el tiempo se convertirá en un hito al ser considerado como el comienzo de la Movida Madrileña. Nadie quiere perdérselo: allí estará la joven Adela, hija de una actriz retirada y un marqués; Diana, que tiene oscuros tratos con siniestros personajes que la buscan por toda la ciudad; Teo, el novio de ésta, que aspira a consagrarse como el cantante de moda y Ric, novio de Aldo, el chico para todo que arregla tuberías atascadas. Al concierto también acudirá Siberia; esa diosa punk que brilla con luz propia y parece atraer a todos y todas. La mañana del día siguiente ya nada será igual: uno de ellos aparecerá muerto en un portal del barrio de Malasaña y todos, de alguna manera, habrán perdido parte de su inocencia.




Cuando Hernán vuelve del Perú a casa, en la visita periódica a sus padres, algo ha cambiado. La enfermedad golpea con fuerza a la familia y quizá ya nada pueda ser como fue. Por ello se propone evocar sus años de formación en la periferia de Barcelona, en la ciudad dormitorio de Barberà del Vallès. Volver a la época que pasó a la sombra de un árbol genealógico huraño y al abrigo de un centro comercial protector. Unir entre sí, como una hilera de migas de pan, las experiencias que forjaron su carácter: la pasión por la cultura popular, el aprendizaje de los códigos del barrio, el desconocimiento sexual, la ética del buen hijo ante el sacrificio de una madre. Novela brutal y tierna, Baricentro es una travesía de regreso a los años cruciales. Sin embargo, nadie sale indemne de un viaje así, porque rendir cuentas a la infancia significa enjuiciar a la persona en que nos hemos convertido.




Desde la publicación de Autoayuda, su primer libro de relatos, Lorrie Moore ha sido aclamada como una de las voces más importantes e influyentes de la ficción estadounidense. Sus historias, ferozmente divertidas y conmovedoras, hablan de la brecha que separa a hombres y mujeres, de la soledad que acompaña a los que han dejado de creer en el amor y de todos esos deseos tan íntimos que nunca pronunciaríamos en voz alta. En este volumen se reúnen por primera vez, en una hermosa edición en tapa dura, todos sus cuentos, la mayoría de los cuales se encontraban descatalogados hasta este momento.



«Mi vida ha sido pintoresca, desde luego, pero yo no me veo contándola como un relato lineal. Para mí lo importante no es lo que yo he ido viviendo, sino que lo verdaderamente interesante es meter esa vida en el contexto de lo que pasaba alrededor.»
El joven José Miguel ya ha terminado la universidad y empieza su etapa como médico en prácticas. España vivía en una dictadura; ir a la universidad franquista era toda una aventura. Hijo de una familia numerosa de clase media, tenía prisa por salir y vivir lo que en este país de tonos grises estaba vedado. El extranjero, como metáfora de libertad, y la farándula, como alternativa de una existencia en tecnicolor, se convierten en opciones al alcance de su mano. A través de ellas, Wyoming descubrirá otro camino que cambiará su destino para siempre. El resultado es un libro de Wyoming memorialístico, pero con un gran componente reivindicativo y mitinero, como ya tuvo en su obra No estamos locos, gran éxito en librerías. En sus páginas hay un interesante retrato de la Transición, de las contradicciones entre la España heredera de la reciente dictadura y la que despertaba a la modernidad de los 80. Las drogas, el sexo, la música… se mezclan con la política y la lucha por encontrar un lugar profesional propio. Una breve historia de la España de la Transición contada desde los personajes cotidianos. Un libro peculiar que mezcla vida, crónica y política.



Novela parcialmente autobiográfica, agitada por el estigma del amour fouLas niñas prodigio es también una tragicomedia en varios actos y un cuento con tintes de terror gótico, galería de fantasmas sembrado de modelos de la cultura popular y de la propia infancia de la autora. Pero sobre todo es un relato contemporáneo sobre la identidad que arranca en un presente imperfecto para regresar a todas las edades de una mujer. Genuína, hiriente, sentimentalmente voraz, la voz de la narradora inicia su particular camino de perfección, un descenso por momentos vertiginoso que Sabina Urraca convierte en una ficción apasionante y sin parentescos en la narrativa española contemporánea.



«Tendrá que hacer como yo: mirar a los demás para evitar mirarse a sí mismo.» Los monstruos existen y se pasean entre nosotros, quizá seamos nosotros mismos. Este es el punto de partida de la nueva obra de Sergio del Molino, un viaje que esta vez nos enseña a mirar hacia el territorio más común y a la vez el más individual: la piel humana. Una grave psoriasis, que llena el cuerpo de costras y hace imposible mostrar la desnudez, le sirve al narrador para analizar la vida de diversos personajes conocidos que han sufrido las consecuencias de la mala piel. La vergüenza de sentirse observado y la necesidad de ocultarse, la cultura de la imagen y de la hipermedicalización, el racismo y el clasismo son paradas de este viaje por los secretos que cubrimos con la ropa y que hacen de nuestra piel una frontera con el mundo.


Cuando Fátima Frutos ideó este libro en Málaga siempre tuvo presente a su maestra Marcela Lagarde, que trató en su tesis doctoral los cautiverios de las mujeres. Monjas, putas y locas” es un libro más que de reivindicación, de afirmación. Reconocimiento que va dirigido hacia mujeres que, habiendo ejercido la prostitución, nos son presentadas como auténticas sobrevivientes a través de pasajes de sus complicadas vidas. Reconocimiento a místicas, monjas, pensadoras y beguinas que buscaron en los confines del yo interior la libertad que el mundo exterior les negaba. Y reconocimiento de aquellas artistas y personajes de ficción que reinaron en la creatividad más excelsa, a pesar de ser o estar consideradas locas, elevándose de manera única y primordial. Frutos se sumerge en todas ellas, para ofrecerle al lector un libro en el que también aparecen tramos autobiográficos, que hablan de guerreras sármatas y de brujas, de odas al hombre amado, de la edad madura en la femineidad y de saltar servidumbres ligadas al género. Estamos ante la colección de poemas más personal de Fátima Frutos, quizá por eso la propia autora se refiere a este libro como “su Ítaca”.






En el transcurso del vuelo a Berlín Occidental para acudir a la colocación de la primera piedra de la Galería Nacional, el famoso arquitecto Mies van der Rohe hace balance de su azarosa vida con su nieto, el también arquitecto Dirk Lohan. Recuerdos de las épocas más convulsas del siglo XX en los que se mezclan proyectos, clientes, socios, adversarios, amigos, amantes… En definitiva, una intensa vida marcada por la ambición por construir. Pero sobre todos ellos, la memoria nítida de un hecho que no puede olvidar y que siempre ha mantenido en secreto.
En 2019 se cumplió el 50 aniversario de la muerte del arquitecto y diseñador  Mies Van der Rohe. Dirigió la vanguardista escuela Bauhaus hasta su cierre tras la llegada de los nazis al poder. Un viaje a través de los momentos más importantes de la historia del Siglo XX, desde el punto de vista de un arquitecto genial.


No hay comentarios:

Publicar un comentario