martes, 12 de mayo de 2020

EUSKAL POESIA

Hankover (Resaca): Las Curvas de la Botella (Botilaren bihurguneak ...

BASQUE POETRY euskal poesiaren ataria da, alfabetikoki dozenaka egile eta olerki aurkitzeko, Paddy Rekalderen hau bezala:


EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK


Paddy Rekalde , 2004


Zubi arteko hiri zahar eta epel hau
erruki barik bortxatu dute
jauntxo engominatuen bulegoetan,
behin eta berriro aurretik
behin eta berriro atzetik
behin eta berriro ahotik,
eta makillaje mota guztiak aplikatu dizkiote

zaurietan, beltzuneetan, urratuetan...
San Anton zubitik Deustukora erraz ikusten da
hiria top-model bat bihurtu nahi dutela.
Halaxe etorri zaizkit gogora garai bateko irudiak:
ijitoak euren odolari abesten, txaloka,
mozkorrak, jonkiak eta maiteminduak
bazter batetik bestera,

anguleroak kriseiluaren argipean koñaka zurrutean,
kontainerrak sutan kale eta zubi artean,
kaleen zarata etengabea.
Halaxe bidaiatu dute ene oroitzapenek
itsasadarrean barrena, mareen beharrik gabe,
Deustuko zubira heldu arte:
Guggenheim erraldoia,
Puppy ikaragarri bizigabea,
eta palmondo ondo lerrokatuak
eta pasealeku itxurosoak
eta turismo denda bulegoak
eta musika jauregiak
eta hotelak eta museoak.
Ezin jakin non nagoen.

Begiak bildu behar izan ditut,
beldurrak banengo bezala;
hantxe zeuden Euskaldunako langileak
ke poteetako laino kimikoaren erdian borrokan,
balak, euri langarra, torlojuak eta zeru goibela,
kaskoak, sirenotsak, txakurrak, zapiak, koheteak...
eta bafleetan «Eutsi gogor, Euskalduna».

Ez da iraganmina, lagunok;
hauxe da kontua:
bazter hauetara zenbat eta gehiagotan itzuli
orduan eta ezezagunagoak egiten zaizkigula,
gero eta urrinago sentitzen ditugula.

Beste barik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario