miércoles, 15 de abril de 2020

KONFINAMENDUAREN ARTXIBOAK


Bosque Verde Lejia normal (apta para desinfeccion agua de bebida ...
Nafarroako Artxibo Garaikideak, Iruñeko Udal Artxiboak eta Tuterako Udal Artxiboak konfinamendua dokumentatzeko materiala eskatzen dute

Nafarroako Artxibo Garaikideak, Iruñeko Udal Artxiboak eta Tuterako Udal Artxiboak herritarrei argazkiak eta bideoak eskatu nahi dizkiete alarma egoerak eraginda Foru Komunitatean bizitzen ari garen egoera dokumentatzeko, etxe barnean itxita nola gauden erakusteko.
Artxiboek funts dokumentalak egin nahi dituzte, eta haietan bildu nola bizi izan zen Nafarroan COVID-19ak eragindako pandemia eta konfinamendua.
Horretarako, iruindarrek argazkiak archivomunicipal@pamplona.es helbide elektronikora igorri behar dituzte, eta bideoak eta audioak Whatsappeko 606 540 019 telefonora. Tuterarrek, berriz, material grafikoa eta ikus-entzunezkoa bidaltzeko bi aukera dituzte: archivo@tudela.es helbide elektronikoa edo Instagrameko tudela_nav helbideko @Tudelaencasa traolera.
Gainerako nafarrek helbide elektroniko honetara igorriko dituzte: administracion.donaciones@navarra.es

Argazkiak jpg formatukoak izanen dira, haien gutxieneko bereizmena 3000 ppp-koa, eta bideoen iraupena 60 segundokoa, gehienez. Ekimen honetan parte hartzeak berekin dakar irudien erabilera aipatutako artxiboei lagatzea, beren argitalpenetan eta sare sozialetan erabil ditzaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario