martes, 14 de abril de 2020

KORONABIRUS KONTRAKO MUSIKA



Zuzeneko musika gelditu egin da koronabirusaren ondorioz, baina ugariak dira, beste modu batera, kontzertuez eta jaialdiez gozatzen jarraitzea ahalbidetzen duten ekimenak.

CUARENTENA FEST-en, esaterako, egunero jaialdi txiki bat programatzen ari dira 16: 00etatik 22: 00etara, hainbat talderen emanaldiekin. Asteazken honetan festa amaiera iragarri dute talde sorpresa bat. Hona hemen programazioa:



METALLICA taldeak Youtubeko bere kanalean eta facebook orrialdean jarraitzaileei eskaintzen die astelehenero, haien zuzeneko kontzertuetako bat

BERRIA ARETOan hainbat proposamen eskaintzen dizkigute egunero, besteak beste, euskal musiko batzuenak: Anari, Eñaut Elorrieta, Gontzal Mendibil, Musergo …

Eta orrialde bitxi honetan eskuak garbitzeko argibideak ematen dizkigute, gure abesti kutunenaren erritmoan. Aukeratu besterik ez dago (eta aukeratu xaboiarekin edo gel hidroalkolokoarekin garbitu nahi ditugun, edo gure eskuen azaleko kolorea eta programak poster deskargagarri bat sortzen du . Guk Kortaturen "Mierda de ciudad" aukeratu dugu, goian ikusten duzuen bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario